Pasa den astelehenean (2014-11-20) Gorputz Adierazpena lantzen aritu
ginen. Hasierako ariketa batzuen ondoren, ibilera adierazkorrak egiten
hasi ginen; gero banakako antzezpen batzuk, besteek asmatzeko; eta,
azkenik, taldetan jarririk bi antzerki mutu sortu genituen. Antzerki
bakoitzaren ondoren aktoreak zutik geratu ziren entzuten eta ikusleek
ulerturikoa azaldu zuten. Ondoren aktoreei eman zitzaien hitza,
antzerkia sakonago azaltzeko. Gustura aritu zirela esan zuten. Gaitasuna
badute, bai!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario